XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

II. ATALBURUA LAGUNTZAK I. SAILA.

Industria -, Industriarekin lotutako zerbitzu- eta Merkataritza-Orloetzko ondasunezko eukari finkotan ezarritakoaren dirubide-kostua gutxitzeko laguntzak.

9. atala.- Gutxieneko diru-ezarketa.

Diru-ezarketa onargarriek gutxienez zortzi milioitara iritsi behar dute.

10. atala.- Sail honetan esandako laguntzak Dekretu honen 3. ataleko 1-b) idatz zatian ezarritakoak izango dira, hurrengo idatz zatiotan adierazitako ezaugarriak dituztela: 1.- Maileguz dirubidetutako diru-ezarketak.

A) Maileguen ezaugarriak.

a) Gehieneko kopurua diru-ezarketa onargarriaren %60koa izango da.

b) Diruz lagundutako maileguaren urteko gehieneko zenbatekoa, enpresa batek jaso dezakeena, ez da izango 350 milioi baino gehiagokoa.

c) Epea: 5 eta 7 urte bitartean, hasierako gabealdia barne.

Luzeenik ere honako hauek izango dira: - 7 urtetarako maileguak: 24 hilabete / - 6 urtetarako maileguak: 18 hilabete / - 5 urtetarako maileguak: 18 hilabete.

Gabealdi ez da inola ere 12 hilabete baino txikiagoa izango.

d) Epemuga: Hiruhilabeterokoa jasotakoa eta korrituak kitatzeko, epemugako hiruhilabetetan.

e) Erabil daitekeen gehieneko korritu-saria Dekretu honetako 3. ataleko 1-b) idatz zatian esandako Itunean ezarriko da.

B) Hobari-sariak: a) Maileguen izenezko korritu-sariaren 3,5 puntu arte, orokorki.

b) Maileguen izenezko korritu-sariaren 4,5 puntu arte, betekizun hauek bilduz gero: